Ikastolak

PSE-EE auzitan jarri du Xalbador Kolegiori emandako laguntzaren legezkotasuna

Gipuzkoako herritarrak zerga alorrean "ahalegin handia" egiten ari direla defendatu du, eta gizarte politiken onuradunak gipuzkoarrak izan beharko luketela.

2013ko apirilaren 30a
21:29
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko Xalbador Kolegioari 600.000 euro eman izana salatu du Gipuzkoako PSE-EEk. Auzitan jarri du laguntza horren legezkotasuna. "Krisi garai honetan ez du logikarik laguntza horrek", salatu du Julio Astudillo batzarkideak. Gogorarazi du Gipuzkoako herritarrak "ahalegin handia" egiten ari direla zerga alorrean. "Horrenbestez, gizarte politiken eta laguntzen onuradunak gipuzkoarrak izan beharko lukete".  Astudillok uste du "ikuspegi abertzale batetik" emandako laguntza dela. "EAJk eta Bilduk ikuspegi abertzalea jarri dute Gipuzkoako interesen gainetik".  Harago joan da. "Frantziarrak gu baina aberatsagoak dira, eta hala ere dirua oparitzen jarraitzen dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.