PSE-EE: "Bide onean egindako keinua da, baina ez da nahikoa"

Adierazpen labur bat irakurri du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Egiaztatze Batzordearen agerraldiaren ondoren, esanez, erakundearen desegitea dela espero duen albistea.

2014ko otsailaren 21a
09:51
Entzun

Horrelako erabakiak "bide onean egindako keinuak" diren arren, beste zerbait espero du PSE-EEk: "Erakunde terroristari eskatu nahi diogu arma guztiak emateko eta bera desegiteko".

Albistearen inguruan sortu den "jakinmina" kritikatu du eta ohartarazpen bat egin: "Ezin dugu, neurrigabeko atentzioa eskainiz, joko batean eror, eta aldizkako eszenifikazioen bidez luzatu bere egitekoa bertan behera uztea erabakia duen erakundearen amaiera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.