“Hori ez da elkarrizketa edo negoziazio politikorik, baizik eta printzipio demokratikoak eskatzea helburu on batekin”, gehitu du. Zapateroren ustez, negoziazio politikoa “eremu instituzionalean eta indar politiko legezkoen artean” eman behar da. Halaber, egunero hitzen atzetik ez ibiltzeko eta gertaerei begiratzeko eskatu du Espainiako gobernuburuak. Orain gertaera berri bakarra dagoela gaineratu du, PSE-EE eta “ezker abertzalearen” arteko bilera. “Espero dut inor ez ausartzea PSE-EE mugiarazten dituzten printzipioak eta baloreak auzitan jartzen”. Zapaterok adierazi duenez, ez du hitz egin Raxoirekin bilerari buruz eta PSE-EEren erabakiaren berri Kongresuko eztabaidaren erdian izan zuen.
Horrez gain, ETAren su-etenari buruzko agerraldia noiz egin pentsatuta daukala jakinarazi du, baina eguna zehaztu gabe. PPrekiko bilera alderdi horren esku dagoela esan du, baina epea mugatua dela argituz.
Politika
PSE-EE eta ezker abertzalearen arteko bileran ez dela negoziazio politikorik izango ziurtatu du Zapaterok
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak babestu egin zuen atzo PSE-EEren eta “ezker abertzalearen” arteko bilera eta publikoa izango dela jakinarazi du. Dena den, bileran ez dela negoziazio politikorik izango ziurtatu zuen. “Dei egingo zaie elkarrizketa politikoa izateko aukera izan dezaten, dei egingo zaie joko arauak onartzeko eta indarkeria gaitzesteko”, esan du gaur Zapaterok, ustekabean egindako agerraldi batean, Espainiako Kongresuaren eraikuntza berria zabaldu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu