Politika

PSE-EE: "Konstituzioa ez da muga, eskubideen eta askatasunaren berme baizik"

Gaur 29 urte onartu zuten Espainiako Estatuan Konstituzioa, eta LABek "ezer ospatzeko ez" dagoela adierazi du, "herri honen eskubideak ukatzen dituelako".

2007ko abenduaren 6a
15:04
Entzun
Gaur 29 urte onartu zuten Espainiako Estatuan Konstituzioa -Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan orduko erreferendumean ez zuen baiezkoak irabazi-, eta PSE-EEk gaur goraipatu egin du, "ez delako euskal herritarrentzako muga, eskubideen eta askatasunaren berme baizik".

Hala, Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak esan du "Euskal Herriaren autogobernuaren eta eskubide historikoen berme" dela Konstituzioa eta, horri esker, "askatasunaren" eta autogobernuaren "aldirik luzeena" bizi dela "Euskal Herrian".

Bestelako mezua eman du LABek. Bilkurak egin ditu gaur Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean, eta, Rafa Diez LABen idazkari nagusiaren ustez, "gaur ezer ospatzeko ez dago. Izan ere, Konstituzio honek herri honen eskubideak ukatzen ditu, herritarren borondateari mugak jartzen dizkio. Ibilbidea agortu zaio, goia jo du". Donostian izan da Diez, eta Euskal Herriko lan egutegia egiteko eskatu du.

EAEko PPren zuzendaritza, berriz, Donostian izan da, eta "Espainiako batasuna bermatzeko neurriak" hartu behar direla adierazi du Maria San Gil presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.