PSE-EE "prest" dago Arrasaten, Hernanin eta Pasaian (Gipuzkoa) EAE-ANV alkatetzatik kentzeko, gaur Iñaki Arriola sozialisten Gipuzkoako idazkari nagusiak esan duenez, eta astelehenean hasiko du herri haietako udaletxeetan zentsura mozioak sartzeko prozesua. "Gure erantzukizunarekin bete egingo dugu. Herri haietan bigarren indarra gu gara", dio Arriolak.
Udal haietako beste alderdi politikoei hamar eguneko epea eman die jarrera bat hartzeko, eta EAJren babesa lortzeko itxaropena agertu du Arriolak, "konpromiso argia erakutsi duelako mozio etikoetan". Zentsura mozioa aurkeztu ahal izateko -eta gero aurrera ateratzeko- gehiengo osoa behar dute. "Beste pauso bat emateko garaia iritsi da", adierazi du Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak. Paco Garcia Raya litzateke sozialisten alkategaia Arrasaten, Jose Ramon Chica Hernanin eta Izaskun Gomez Pasaian. "Beste herrietan gu prest egongo gara mozioak babesteko", esan du Arriolak.
Arrasaten, Hernanin eta Pasaian, azkenekoan baino ez dute onartu ANVkoen dimisioak eskatzeko mozioa.
Politika
PSE-EEk astelehenean hasiko du Arrasateko, Hernaniko eta Pasaiako zentsura mozioen prozesua
Beste alderdiei hamar eguneko epea emango die jarrera bat hartzeko. Gehiengo osoa beharko dute mozioa aurkezteko eta aurrera ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu