Sozialistek egindako zuzenketen ondorioak 27 milioi eurotan biltzen direla azaldu du Madrazok: "huskeria, aurrekontu osoa 7.600 milioi eurokoa dela kontuan hartzen bada".
Jaurlaritzako sailburu eta EBko koordinatzailaren ustez, sozialistek ikusi dute 2006rako Gasteizko Gobernuko hirukoak bultzatutako aurrekontuak "guztiz sozialak eta progresistak" direla, eta, beraz, babesteko erabakia hartu dute.
Nolanahi ere, PSE-EEk aurrekontuak babestu izana ez du uste bakegintzan eta normalizazio politikoan aurrera egiteko urrats erabakigarria denik. "Babes hori nahikoa da aurrekontuak onartzeko, baina ez bakea normalizazioa iristeko. Horretarako PPren eta Batasunaren inplikazioa behar da", azpimarratu du. Bakegintza pausuak emateko bi baldintza beharrezko ikusten ditu Madrazok: ETAk armak uztea eta euskal herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela onartzea.
EAE-ko aurrekontuak
PSE-EEk aurrekontuetan egindako aldaketak "hutsalak" dira Madrazoren arabera
Eusko Legebiltzarrak atzo onartutako aurrekontu proiektuan PSE-EEk egindako aldaketak "hutsaren hurrengoak" direla irizi dio Javier Madrazo Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu eta EBko buruak. Madrazoren arabera, aurrekontu proiektua "Legebiltzarrera iritsi bezala" babestera mugatu da ia-ia PSE-EE.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu