Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

PSE-EEk bihar hasiko du bere bilera saila, baina EAJ ez da joango

EA, EB eta Aralar hartuko ditu bihar, PP etzi eta UPD ostiralean. "Patxi Lopez lehendakari izateko babesak lortzeko ekimena hartu dugu", diote sozialistek. PPk iragaria du Lopezen alde egingo duela.

2009ko martxoaren 10a
12:30
Entzun
Atzo bukatu zuen EAJk Eusko Legebiltzarrareko hauteskundeen ondorengo bere bilera saila, Eusko Jaurlaritzako osatzeko asmoz, eta PSE-EEk bihar hasiko du berea, baina EAJk uko egin dio sozialistekin biltzeari, horiek esan dutenez.

EA, EB eta Aralar hartuko ditu bihar, PP etzi eta UPD ostiralean.

"Patxi Lopez lehendakari izateko babesak lortzeko ekimena hartu dugu", esan du PSE-EEk gaur. 25 legebiltzarkide ditu eta PPk iragarria du Lopezen alde egingo duela inbestiduran. PPk 13 dituenez, 38 bien artean, Legebiltzarreko gehiengo osoa.

Emaitza ofizialaren arabera, EAJk 30 legebiltzarkide lortu zituen martxoaren 1eko hauteskundeetan. Aralarrek 4, EAk 1, EBk 1, UPDk 1 eta, esan bezala, PSE-EEk 25 eta PPk 13.

D3M baliogabeak, berriz, 7, bere botoak kontuan hartuko balira. Azken horiek kontuan hartuz gero, alderdien eserleku banaketa hauxe litzateke: EAJk 28, PSE-EEk 23, PPk 11, D3Mk 7, Aralarrek 4, EAk 1, UPDk 1. EBk batere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.