EAJ eta PSOE Espainiako 2009ko aurrekontu orokorrez negoziatzen dabiltza azkeneko egunetan, eta gaur Rodolfo Ares PSE-EEko Antolaketarako idazkariak esan du bere alderdiak ez duela EAEko aurrekontuak onartu edo ez erabakitzean EAJk Madrilen zer egiten duen kontuan hartuko. Hau da, bi negoziazioak ez doazela lotuta, nahiz eta Madrilen PSOEk EAJren beharra duen eta Eusko Legebiltzarrean EAJk (eta EAk eta EBk) PSE-EErena.
Gasteizen jeltzaleekin htz egiteko prest daudela agertu du Aresek, eta Eusko Jaurlaritzako hirukoa "ezegonkorra" dela iruditzen zaio. "Herritarrek ez dute hori zertan ordaindu". Hala, PSE-EEko kideak dio "arduraz" ariko direla. "Hala egin izan dugu egoera ekomomikoa ona zenean, eta are gehiago egingo dugu krisi garai hauetan". Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari krisiaren aurkako neurriak hartzeko eskatu dio.
EAJk Madrilgo aurrekontuak ez onartzea "arduragabekeria" izango litzateekela iruditzen zaio; "eta, krisi garaian, akats estrategikoa".
Politika
PSE-EEk dio EAEko aurrekontuak bozkatzean ez duela kontuan hartuko EAJk Madrilen zer egiten duen
Rodolfo Aresek esan du "arduraz" jokatuko dutela krisi garaian ere, eta prest azaldu da Jaurlaritzarekin hitz egiteko. EAJ eta PSOE Espainiako aurrekontuez negoziatzen dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu