Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, EAJk eta bere alderdiak "sintonia" daukate bakea eta ETAren indarkeriaren kontrako "gai garrantzitsuetan", "baina une hauetan ez dugu harekin haustekundeen ondorengorako hitzarmenen estrategia orokorrik". Maiatzeko udal eta foru bozak pasatu arte zain egon beharko dela adierazi du Pastorrek, "zer aliantza egin daitezkeen ikusteko".
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak EAErako Estatutu berriaren proposamena berriro mahai gainera ateratzeko asmoa duela-eta, hori "iraganeko mamua" dela iritzi dio PSE-EEko eledunak, "eta ez du ezertan laguntzen berriro ateratzeak. Planteamendu horrekin orain hautes eragina lortu nahi dute". Pastorrek dio bere alderdiaren iritziz Ibarretxek ez duela zilegitasunik kontsulta antolatzeko. "Gainera, halako ekimen bat akordioak berresteko erabiltzen da, eta kasu honetan ez dago horrelakorik" (EAErako Estatutu berriaren proposamenak Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa erdietsi zuen).
PSE-EEk dio une hauetan ez duela EAJrekin hitzarmenen estrategia orokorrik
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeak pasatu arte zain egon beharko dutela esan du Jose Antonio Pastor bozeramaileak, "zer aliantza egin daitezkeen ikusteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu