PSE-EEk Arrasaten, Hernanin eta Pasaian (Gipuzkoa) EAE-ANV alkatetzatik kentzeko asmoa agertu zuen ekainaren 9an, beste alderdiei hamar eguneko epea eman zien zentsura mozioa elkarrekin aurkezteko -gehiengo osoa behar da horretarako, baita irabazteko ere-, baina PPren babesa baino ez du lortu. Herri horietan PSE-EE da bigarren indarra, eta prest dago bakoitzean alkategaia aurkezteko.
EAJk ez du zentsura mozioen aldekotasunik agertu, inon gehiengo osorik bermatuta ez dagoelakoan. EBk mozioa ez babestea erabaki du, aurretik programaz-eta ez badute akordiorik lortzen. EA eta Aralar kontra azaldu dira.
Politika
PSE-EEk ez du ANV Arrasaten, Hernanin eta Pasaian alkatetzatik kentzeko nahikoa babes lortu
Sozialistek gehiengo osoa behar dute zentsura mozioak aurkezteko, baina PPren babesa besterik ez dute lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu