PSE-EEk ez du Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lantaldean parte hartuko EH Bilduk ez badu “jarrera” aldatzen, ez badu iazko legegintzaldian gainontzeko alderdiek lantalde horretan adostu zuten “zoru etikoa” onartzen. Hala adierazi du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, alderdiaren batzorde eragileak gaur goizean eginiko bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan.
Lopezek azaldu duenez, uda honetan ezker abertzaleak ez du urratsik egin norabide horretan, “aurkakoan baizik”. Hori hala, eta EH Bildu “jarreraz aldatzen” ez bada, Lopezek ohartarazi du PSE-EEk ez duela parte hartuko irailaren 13rako lantaldeak ezarrita daukan bileran.