Biktimen lan taldea

PSE-EEk ohartarazi du Biktimen lan taldea utziko duela, ez bada "terrorismoaren biktimetara" mugatzen

Eusko Legebiltzarreko Biktimen lan taldetik joan egingo dela esan du PSE-EEk, batzorde hori ez bada "terrorismoaren biktimetara" mugatzen. PSE-EEko antolakuntza idazkari Rodolfo Aresek azaldu duenez, ez dute onartuko "isilpean kanpoko beste gairik sartzea". Batzordea sortu zenean ere desadostasunak azaldu ziren han landuko den edukiaz, izan ere Ezker Abertzalearen eta Aralarren nahia da lan taldeak "mota guztietako biktimen" lekukotzak jasotzea.

2005eko azaroaren 10a
17:10
Entzun
Ezker Abertzalea taldeak eta Aralarrek tortura salaketak jarri dituztenen eta euskal presoen senideen testigantzak ere jaso nahi dituzte Biktimen lan taldean, gero horietaz eztabaidatzeko.

PP eta PSE-EE ez dira ordea iritzi berekoak. Hasiera hasieratik garbi erakutsi zuten hori, eta PSE-EEk gaur esan du horrela egitekotan beraiek ez dutela lan talde horretan parte hartuko. Aresek esan du lan taldean "terrorismoaren biktimen" gaia bakarrik landu nahi dutela, eta beste kolektiboen arazoak aztertu nahi dituzte alderdiei Giza Eskubideen batzordean proposamena egitea iradoki die.

Giza Eskubideen batzordeburu Iñigo Urkulluri (EAJ) exijitu dio, otsailean onartu bezala osatzeko batzordea. Gainera, hori betetzen ez badute neurriak hartuko dituztela abisu eman du. Gaia lehen bileran argitzea espero duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.