PSE-EEk hauteskundeetan emaitza txarrak izan dituela onartu, eta alderdiak hausnartu beharra duela adierazi du Patxi Lopez jarduneko lehendakariak. Azaroa amaieran Nazio Batzarra egingo du horretarako alderdiak, eta datorren urte amaieran Kongresua. Orduan erabakiko dute Lopezen etorkizuna militanteek. Ordura arte, legegintzaldi berria oposizioan hasteko asmoa du.
EAJrekin ituna egin eta Jaurlaritzan sartzeari buruz, jeltzaleekin akordioa egitea zail ikusten du PSEren buruak, "beste aldean" -EAJn- ez duelako horretarako "borondaterik" ikusten. Hain zuzen, zabaldu denaren kontra, Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak oraindik ez duela deitu ere egin adierazi du.