Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Iruña Okako erasoari buruz azaldu duenez, etxean egindako lehergailua ez da erabat zartatu, eta, ondorioz, PSE-EEren egoitzako fatxada belztu baino ez du egin. Leherketaren ondoren su txiki bat piztu da, baina bere kabuz itzaldu da, suhiltzaileen beharrik gabe.
Arbizuko erasoari dagokionez, Diario de Navarra egunkariak berak eman du horren berri. Agertu duenez, igande goizean, 07:15 aldera, aurpegia estalita zuten hamabost bat gaztek banatzailea gerarazi zuten salmenta lekura zihoala. Besoetatik heldu, Poliziari dei egin ez ziezaion eskuko telefonoa kendu, eta Lakuntzan, Arbizun eta Leitzan banatzeko zeuzkan egunkariak kendu zizkioten.
Atzo gauean, azkenik, zenbait lagunek su eman zieten Bilboko Santutxu auzoko Iturriaga kaleko zabor edukiontziei eta kutxazain automatiko bati. Suhiltzaileek amatatu behar izan zituzten suteak.
kale erasoak
PSE-EEren egoitzari eraso diote Iruña Okan eta 'Diario de Navarra'-ren banatzaileari Arbizun
Bart goizaldean etxean egindako lehergailu txiki bat zartarazi dute Iruña Okako (Araba) PSE-EEren egoitzan. Kalte material txikiak eragin ditu. Igande goizean, berriz, Sakanan eta Leitza inguruan =i Diario de Navarra=i egunkaria zabaltzen duen banatzaileari eraso zion gazte talde batek Arbizun (Nafarroa): furgonetatik aterarazi, eta egunkariak ebatsi zizkioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu