erasoa

PSE-EEren Sopelako egoitzari eraso egin diote

PSE-EEk Sopelan duen egoitzari eraso egin diote gaur gauean ezezagunek. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsiana ireki dute, indarrean, eta etxean egindako lehergailu bat jarri dute barruan. Lehertu denean sute txiki bat sortu da, baina ez da inor zauritu. Egoitzaren leihoa eta atea kaltetu dira.

2005eko apirilaren 2a
17:21
Entzun
Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasoa goizaldeko ordu bata baino lehentxeago izan da. Sua egiteko likido batekin betetako plastikozko botila batek eta kanpin-gasaren hiru bonbonekin egina zegoen lehergailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.