PSEk dio "oso zaila" dela Jaurlaritzaren aurrekontuak babestea

2013ko otsailaren 27a
13:14
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak "oso zaila" ikusten du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak babestea. Hala ziurtatu du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuarekin bildu ondoren.

Pastorrek ziurtatu du Gatzagaetxebarriak ez diola datu zehatzik eman, eta "etsita" dagoen gobernu baten irudia marraztu du. Emandako datuen artean nabarmendu du garapen ekonomikoari bideratutako kopurua %33 jaitsiko dela, eta beste %10 hezkuntzan, hizkuntza politikan eta kulturan.

PSEko bozeramaileak jakinarazi duenez, ez diete beste bilera batera deitu, eta "harrituta" agertu da horregatik. Martxoaren 12ra arte itxarongo du PSEk, azken dokumentua ikusi arte, eta orduan erabakiko du zer egin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.