politika

PSEk eta PPk %10 murriztuko dute gastua 2010eko aurrekontuetan

Eusko Legebiltzarreko bi taldeek akordioa lortu dute gaur, eta asteartean aurkeztuko dute Gobernu Kontseiluan. Ondoren hasiko dira beste taldeekin hizketan. Jaurlaritza bi mila milioi eurotan zorpetuko da hurrengo urtean.

2009ko urriaren 22a
19:26
Entzun
PSE-EEk eta PPk hurrengo urteko aurrekontuez akordioa lortu dutela jakinarazi du 14:00ak aldera Jose Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko bozeramaile sozialistak eta, haren arabera, aurreko urteen aldean %10 murriztu nahi dute gastua -aurtengo aurrekontua 10.523 milioi eurokoa izan da-.

Aurreko egunetan bi taldeak negoziatzen aritu dira, eta gaur itxi dute hitzarmena, ordu laurdeneko batzarrean. Hurrengo egunetan zehaztuko dute erabat.

Pastorrek ez du aurrekontuen xehetasun askorik eman. Beste azalpen nagusiak: berrikuntzan "apustua" egingo dute, enpresei laguntzak, gizarte politikak sustatu... 2010ean Eusko Jaurlaritza bi mila milioi eurotan zorpetuko da.

Asteartean aurkeztuko dute akordioa Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan, eta gero hasiko dira Eusko Legebiltzarreko beste taldeekin hizketan.

PSE-EE maiatzetik dago Jaurlaritzan -bakarrik dago-, PPren babesa esker. "Lehentasuneko harremana" dute sozialistek PPrekin, eurek aitortu izan duten bezala. Martxoko hauteskundeetako emaitzen arabera, biek gehiengo osoa dute Eusko Legebiltzarrean.

Aurreko urteetan PSE-EEk EAJ-EA-EB hirukoaren aurrekontuak babestu izan ditu.

EAJk Espainiako 2010eko kontuak babestuko ditu, PSOErekin akordioa lortu duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.