Sozialistek prozesuari eta PPri beldurra diotela esaten dutenak oker dabiltzala azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta kale erasoei eta "bakearen truke ordain politikoa eskatzeari"egotzi die aurrerapausoak oztopatzea. Alderdien mahai eratzeko baldintza gisa lurraldetasunaz eta autodeterminazioaz hitzegitea PSEk ez duela onartuko nabarmendu du.
"Espainiako Gobernuari eta PSOEri leporatzen zaigunean ez garela ari ematen bakerako bidean aurrera egiteko moduko urratsik, oker ari dira. Izan ere, bake bidean aurrera giteko oztopoa kalean ikusten dugun indarkeria da. Ez dut esango indarkeria hori egunero ikusten dugunik, baina asteburuero hortxe dugu", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Ezinbestekoak dira indarkeriarik eza, demokratia eta Zuzenbide Estatua, eta Gobernuak ez du horretan amore emango. Aurrera egiteko oztopoak asteburuorokokale indarkeria, pistolen lapurreta, eta bakearen truke autodeterminazioa eta lurraldetasuna bezalako ordain politikoak nahi izatea dira".
Hala ere, alderdiek "arduraz" jokatzea eta aurrera egitea espero duela erantsi du, eta urratsen bat egin dela onartu du: zehazki, konponbide akordioek alderdi abertzaleen eta euskal abertzale ez direnen adostasuna behr dutela onartzea. Onarpen hori "jauzi kualitatiboa" dela uste du.
Dena den, Lopezek argi utzi du alderdien mahaia eratzekoetan PSE-EEk ez duela baldintza gisa onartuko foro horretan autodeterminazioaz eta lurraldetasunaz hitzegitea.
Jaurlaritzak eta Batasunak PPren presioarekin beldurtuta egotea eta horren arabera jokatzea egotzi zieten soziaistei. Halakorik ukatu egin du Lopezek, eta azpimarratu du beren alderdia inoiz baino batuagoa dagoela. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Kataluniako Ciutadansen moduko ekimen bat sortzeak ez diela inolako kezkarik sortzen gaineratu du.
Konponbide prozesua
PSEk ez ditu autodeterminazioa eta lurraldetasuna alderdien mahaia eratzeko "baldintza gisa" onartzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu