Maite Berrocalek Gasteizko alkatetzarako hautagai izateari uko egin ostean proposatu du Arabako PSEk Peio Lopez de Munain. PSOEko Batzorde Federalera bideratu dute proposamena, eta hark erabakiko du Lopez de Munainen hautagaitza onartzen duen.
1954an jaio zen Lopez de Munain, Gasteizen. Egun, PSEko zinegotzia da Gasteizko Udalean, eta gizarte mugimendu ugarirekin lotura izan du; besteak beste, Hiesaren Aurkako Batzordearekin.
Zerrendak osatzean Arabako zuzendaritzarekin desadostasunak izan ondoren egin zion uko Berrocalek alkategai izateari.