Ez da adostasunik Bizkaiko aurrekontuen inguruan. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatu Orokorrak atzo adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarekin akordioa egin, eta PSEren abstentzioari esker onartuko dira aurrekontuak Batzar Nagusietan; bai Bizkaian eta bai Gipuzkoan. Baina, Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak aurrekontuen inguruko eztabaida hasi ere ez dela egin esan du, inolako konpromisorik ez dutela hartuazpimarratuz. «Eztabaida eraikitzailea izatea nahi dugu, baina hortik akordioa dagoela ziurtatzera alde handia dago».
Jose Luis Bilbaoren arabera, «errealitateari begirako aurrekontuak» bultzatu nahi dituzte, krisiak gehien jotzen dituen sektoreak kontuan hartuz. Guztira, 7.254 milioiko balioa izango dute. Hirigintzari eta garraioari dagokion kopuruak %16ko igoera izango du; Gizarte Ekintzari begirako aurrekontuak, berriz, %8koa.
Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordioa dela eta, 2011n zerga gutxiago ordainduko dituzte langabetuek eta jubilatuek. Batez beste 150 euroko kenkaria izango dute jubilatuek, eta 34koa langabetuek.
PSEk ukatu egin du aurrekontuak itxita daudela; Bilbaok esana ezeztatu du hala
Zerga gutxiago pagatuko dituzte langabeek eta pentsionistek, aldundiek eta jaurlaritzak egindako itunari esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu