EAE-ko hauteskundeak

PSEko buru Pastorren iduriko, beste edozein indar bezain zilegizkoa da Aukera Guztiak

EAEko hauteskundeetan "eskubide zibil eta politiko guztiak gauza daitezen" hautesle elkartea osatzeko asmoa duen Aukera Guztiak herri ekimena "beste edozein aukera bezain zilegia" dela iritzi dio gaur Jose Luis Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusiak. Hautesle elkarte horrek bozetan parte hartzeko modua izango duela erantsi du, baldin eta "Batasunaren mundura atxikirik" ez badago. Nolanahi ere, Pastorrek argi du Batasunak ezin izango duela aurkeztu.

2005eko martxoaren 3a
12:45
Entzun
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan du Pastorrek Aukera Guztiak beste edozein indar bezain zilegizkoa dela. Nolanahi ere, garbi utzi du Espainiako Alderdien Legearen galbahea pasa beharko duela hautesle elkartea osatzeko ekimenak Eusko Legebiltzarrerako bozetan parte hartzeko: "Gainerako indarrak bezala, Alderdien Legearen mende dago, eta, beraz, mundu horrekin [Batasunarekin] loturarik ez badu, aurkeztu ahal izango du". Ekimen hori aukera politiko "arriskatua eta heterodoxoa" iruditzen zaiola gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.