politika

PSEren eta Batasunaren arteko bilera "ziklo politiko berrirako argazki berri bat izango da", Arnaldo Otegik dioenez

PSE-EE-ren eta Batasunaren arteko bilera "oso garrantzitsua izango da", Arnaldo Otegiren ustez. "Sekula ez da argazki hori eman PSEren eta ezker abertzalearen artean. Argazkiak erakusten du etorkizun berrirako aukera zabaldu dela". Hain zuzen ere, bilera hori dela-eta Batasunarekin hitz egitea galerazteko PPk mozioa aurkeztuko du gaur Espainiako Kongresuan, baina taldeen ezezkoa jasoko du.

2006ko ekainaren 6a
20:03
Entzun
"Argazki berriak pistak ematen ditu gauzak beste era batera egiteko", Arnaldo Otegik Euskadi Irratian esan duenez. Eta bilera hori bera "egunen batean eta ez oso urrun, PSNrekin eta PSFrekin egin" nahi luke Otegik.

Bilera horren harira, PPren mezua oso gogorra izan da, eta bake prozesuaren "iruzurra" geldiarazteko era guztietako ekimenak iragarri ditu. Ekimen horietako bat gaur aurkeztuko du Espainiako Kongresuan: Batasunarekin hitz egiteko asmoaren kontrako mozioa. "Delitu oro behin betiko etetea eta ETA talde terrorista desagertzea beste edozein ekimenen aurreko ezinbesteko baldintzak" baitira, mozio horretan jasotzen denez. Hala ere, Espainiako Kongresuko taldeek ezezkoa emango diote mozioari.

Espainiako Kongresuan bake prozesuarekin loturiko beste gairik ere ezpero zen, atzo hainbat komunikabidek zabaldu zutenez. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteakETArekin hitz egiteko asmoa gaur adieraziko zuela zabaldu arren, Kataluniako erreferenduma egin arte ez duela egingo diote gaur, hainbat komunikabidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.