Bart gauean hiru eraso izan dira Donostian, PSEren eta EAJren egoitzen kontra. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 23:15etan gertatu da aurreneko erasoa: norbaitzuk molotov koktel bat jaurti dute Santa Barbara kaleko PSE-EEren egoitzaren aurka. Bizilagun batek itzalli ahal izan du piztutako sua. Handik bi minutura beste koktel bat jaurti dute Carlos I. Etorbideko Batzokiaren aurka. Han ere, bizilagun batek lortu du sua itzaltzea. 23:18tan, berriz, PSE-EEren beste bulegobati eraso diote: molotov koktel bat jaurti dute Prim kaleko sozialisten egoitzaren aurka. Eraso horrek eragindako sutea itzaltzeko suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Nolanahi ere, inor ez da zauritu eraso horien ondorioz, eta Herrizaingo Sailaren arabera, kalte materialak ez dira handiak.
Barañainen (Nafarroa), berriz, Bake Epaitegiari eraso diote. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak agertu duenez, 00:30 aldera, Bake Epaitegiko atea hautsi eta barrura sartu dira norbaitzuk, eta pintura gorria bota dute barruan. Kanpoan, berriz, Iñaki de Juana askatuk. PSOE, ordainduko duzue jartzen duen pintada egin dute aipatu iturriaren arabera.
Erasoak
PSEren eta EAJren egoitzei eraso diete Donostian; epaitegiari Barañainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu