Barakaldoko PSE-EEren egoitzara hainbat molotov koktel bota zituzten bart goizaldean, 01:30ak aldera. Lehen solairuko leiho bateko hiru pertsiana jo dituztela esan du Jaurlaritzako Herrizango Sailak, eta "su txiki bat" sortu dela. Hala ere, kalte materialak eskasak izan direla jakinarazi du Ertzaintzak, batik bat, fatxada belztu dela. Herri berean, UGTren egoitzaren aurka ere jaurti dituzte lehergailuak. Kasu horretan ere kalteak txikiak izan dira; pertsianak hondatu ditu erasoak.
Bilbon, berriz, Errekalde eta Zorrotza auzoetako PSE-EEren egoitzei eraso diete, pintura horia eta gorria botaz.
Espainiako Armadak Donostian duen Itsas Komandantziaren egoitzaren kontrako erasoa, ostera, atzo gaueko 22:15ean izan zen, Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Lau molotov koktelek jo zuten fatxadaren kontra. Pintura horia eta gorria ere bota zituzten, eta Herrizango Sailak jakinarazi duenez, atean plastikozko zorro bat erre zuten.
Erasoak
PSEren eta UGTren zenbait egoitzari eraso diete Bizkaian; Donostian Itsas Komandantziari
PSE-EEren eta UGTren egoitzen kontrako erasoak egin dituzte bart gauean Bizkaian; zehazki, Barakaldon sozialisten 'Herriko Etxearen' eta UGT sindikatukaren egoitzen aurka molotov koktelak jaurti dituzte kalteak eraginez. Bilboko Errekalde eta Zorrotza auzoetan, berriz, pintura gorriarekin eta horiarekin zikindu dituzten PSEren egoitzak. Halaber, Donostian beste eraso bat izan da: molotov koktelekin eraso zioten atzo gauean Espainiako Armadaren iItsas komandantziari. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du "guztiz koordinatuak" izan direla eraso horiek, eta Batasunari esan dio aukera paregabea duela ekintza horiek gaitzetsiz indarkeriatik aparte dabilela behin betiko argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu