Nafarroako Parlamenturako 2015eko hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratuta —Maria Txibite izango da gobernua osatzeko PSNren hautagaia—, PSNk idazkari nagusia aukeratuko du abenduan. Abenduaren 13an egingo dute horretarako ezohiko kongresua, PSNko batzorde exekutiboak alderdiaren idazkaritza berritzeko egutegia onartu ostean.
Larunbatean irekiko dute hautagaitzak aurkezteko eta bermeak biltzeko epea, eta horiek azaroaren 4ko 18:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Azaroaren 23an bozkatuko dute hautagaien artean. Txibitek esana du idazkaritza nagusirako ere aurkeztuko duela hautagaitza.
Maiatzaren 25ean egin zituzten Europako Parlamentuko hauteskundeak, eta, emaitza kaskarrak jasota, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak iragarri zuen kargua utziko zuela. Gainera, karguan jarraitzeko hautagai gisa ere ez da aurkeztuko, agerraldi hartan esan zuenez.