PSNk dio ikastolak laguntzearen aurka izatea «arduragabea» dela
IRUÑEA. PSNko parlamentari Maria Chiviteren ustez, «oso positiboak» dira hezkuntza alorrean Espainiako Aurrekontuetan Nafarroarentzat aurreikusten diren inbertsioak, «ikastolentzako aurreikusten direnak barne». Hala «arduragabekeria» egotzi dio UPNri inbertsio horien aurka egoteagatik. «Beraiek proposatutako inbertsioak ez badira, beti daude aurka».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu