POLITIKA

PSNk "ez du Bilduren botoekin gobernua osatuko", Jimenezen esanetan

PSNko idazkari nagusiak esan du UPNrekin ez dituela aurrekontuak egingo, eta zaila ikusten du horiek babestea ere.

Jimenez, gaur zortzi, Nafarroako Parlamentuan. I. URIZ, ARP
2013ko urriaren 10a
13:20
Entzun

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak adierazi duenez, alderdi horrek ez du gobernurik osatuko "Bilduren botoekin, ezta Bilduk gobernuan parte hartuta ere". "Gai horretan ez dago berririk", erantsi du. Atzo, zentsura mozio bat adostera dei egin zien EH Bilduk PSNri, Geroa Bairi eta Ezkerrari, eta eskaintza horren harira erantzun du gaur Jimenezek.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak, berriz, aurrekontuen osaketan parte hartzera gonbidatu zuen PSN, eta horren inguruan ere mintzatu da Jimenez. Esan du PSNk ez duela parte hartuko, eta gaineratu du "zaila" ikusten duela horiek babestea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.