Nafarroako sozialisten Zuzendaritza Batzordeak Nafarroa Bai eta Nafarroako Ezker Batuarekin gobernua osatzeko erabaki hartu du aho batez gaur arratsaldean egindako bileran. Aliantza politika PSOEren Batzorde Eragilearen eskumena denez, erakunde horren oniritziaren zain geratu dira PSNko kideak.
Hala ere, akordioa ez dago itxita eta uztailaren 5ean NaBaik, PSNk eta NEBk egin zuten bileran askatu gabe geratu zen korapiloa askatu beharko dute hiruek hurrengo egunetako negoziazioetan: kontseilari independienteak izendatzeko metodologia. Purasek bere konfiantzakoak izatea nahi zuen, baina NaBaik ez zuen proposamen hori onartu, kontsesuaren bidez izendatu nahi dituelako.
PSNk, NaBai eta Ezker Batuarekin osatu nahi du Gobernua
Akordioa UPNrekin egingo zuela uste zenean hartu du erabaki Nafarroako sozialisten exekutibak. Aho batez hartu dute erabakia gaur arratsaldean egin duten bileran, eta orain PSOEren baimenaren zain geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu