PSNk, UPNri: "Ez da tirabiretarako unea"

2013ko otsailaren 7a
12:18
Entzun

Juan Jose Lizarbe PSNko Nafarroako Parlamentuko eledunak UPNri ohartarazi dio ez dela "tirabiretarako unea", eta gaineratu du "guztien lehentasuna" langabeziari aurre egitea izan behar dela. Lizarbek esan du Alberto Catalanek UPN zuzentzeko bere hautagaitza aurkeztea UPNren "barne auzia" dela, eta zorte ona opa die barne gatazka horiek konpontzeko.

"Ez dut esango nork nahi dudan irabaztea, ni ez bainaiz alderdi horretakoa. Gainera, esaten badut, ziurrenik besteak irabaziko luke", esan du Lizarbek.

Aralar

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak esan du egungo Nafarroako Gobernuak ez duela luzaroan iraungo, eta gaineratu du PSNren babesari esker egiten duela aurrera exekutiboak. Zabaletak uste du UPNk baino beldur handiagoa diola PSNk hauteskundeak aurrerartzeari.

Onda Vascan egin ditu adierazpenak Zabaletak. Haren ustez, UPN barnean konfrontazioa badago, gobernuak ezin du jarraitu. Azaldu du, halaber, PSN gobernuaren ahuleziarekin jokatzen ari dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.