PSNren ustez, Euskararen Legea ongi dago, eta ez da lehentasunezko gaia

2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Euskararen Legea babestu du Samuel Carok, PSNko bozeramaileak, eta ez duela baliorik galdu esan du. PSNrentzat dagoen bezala ondo dago Euskararen Legea, eta egokitzapenik ez duela behar iritzi dio. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, «NaBai eta Batasuna euskara inposatzeko norgehiagoka» ari dira. «NaBaik euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea nahi du, eta Batasunak hizkuntza nazionala eta lehentasunezkoa izatea nahi du, ikastetxe guztietako langileena eta funtzionarioena barne, baita politikariena ere». PSNk euskara errespetatzen duela gaineratu du Carok, baina ez dela eurentzat «lehentasuna duen gaia, «ezta herritarrak kezkatzen dituena ere». Alde horretatik, PSNren lehentasuna orain krisiaren ondorioei aurre egitea dela adierazi du Carok, bereziki langabeziari.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.