Aralarrek abian jarri du barne gogoeta egiteko prozesu bat, UPNren «alternatiba» osatzeko eta, hala, Nafarroan aldaketa politikoa gauzatzeko. Alternatiba horretan PSN ez dela sartzen esan du Nafarroako Aralarrekokoordinatzaile Txentxo Jimenezek: «Garai hori joana da». Jimenezen ustez, sozialistek bertan behera utzi dituzte aldaketa politikoa egiteko bi aukera, «gaitasunik ezagatik», «beldurragatik» eta «bestelako menpekotasunengatik», eta Aralarrek ez du espero PSNk 2015ean ere bestelako jarrera izaterik.«Aldaketa etorriko da, baina ez da alderdi sozialistarekin izango», azpimarratu du Aralarreko buruak.
Haren irudiko, UPNk eta PSNk lortu duten akordioa «ulertezina eta naturaren kontrakoa da», eta atzean estatu arrazoiak ezkutatzen dira. «Bi alderdi horiek konfrontazioa eta jarrera baztertzaileak lehenesten dituzte, baina gizarteak egoera horiek gainditzea nahi du»,nabarmendu du Jimenezek.
Hori horrela, UPNren alternatiba izateko «bestelako formula bat» diseinatu beharra dagoela uste du Aralarrek, eta horretarako «zumeak» badaudela dio. Jimenezek azaldu duenez, NaBaik Bilduk eta Ezkerrak batzen dituzten parlamentarioen batuketatik jorratu daiteke bidea. Oposizioak bide «zaila» baina «oso interesgarria» daukala esan du: «Oposizio sendoa eta tinkoa beharko da, PSNren boto-emaile haserretuak konturatu daitezen aldaketa alderdi horretatik inoiz ez dela etorriko».
PSNrik gabe UPNren «alternatiba» osatu nahi du Aralarrek
Txentxo Jimenezek dio Nafarroan aldaketa politikoa gauzatzen bada ez dela PSNren bitartez etorriko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu