Burlatan (Nafarroa) egin duten batzarrean Nafarroa Bai osatzen duten alderdietako (EAJ,EA, Aralar eta Batzarre) ordezkariez gain jarraitzaileak ere baziren. Haien aurrean Barkosek azpimarratu duenez, Espainiako Diputatuen kongresuan Nafarroaz hitzegitea lortu du Nafarroa Baik.
Martxoaren 14tik hona gertatutakoaren balantzea egin du Barkosek,eta PSOEren gobernuaren jarrena espero zitekeela esan du, bere iritzian PPk PSOEren jarrera neurtzen baitu une oro. Adibidez, alderdiaren legearekin eta etorkinen auzian Nafarroa Baik nahi zuen bestelako jarrera izan zuen PSOEk, Barkosek azaldu duenez.
Koalizioak Iruñean egoitza berria irekiko duela iragarri dute.
Nafarroa Bairen batzarra
PSOE atzerri politikan bakarrik dela "azkarra eta ausarta" esan du Barkosek
Nafarroa Baik batzarra egin du gaur, eta koalizioak Espainiako Gorteetan duen ordezkari Uxue Barkosek deitoratu egin du Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapateroren jarrera. Hura eta bere alderdia (PSOE) atzerri politikan "azkarrak eta ausartak" direla esan du, baina ez dela hala gertatzen "barne politikan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu