Euskal herria

PSOE eta PP Auzitegi Nazionalaren protagonismoa nahita suspertzen ari direla salatu du ezker abertzaleak

Bihar Oiartzunen eta Errenterian Oiartzualdeko gazteen kontrako epaiketaren aurka deitu dituzten manifestazioetan parte hartzera deitu du Txelui Morenok.

2011ko uztailaren 21a
15:13
Entzun

Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak salatu du "ireki berri den aro berrian" PSOE eta PP Espainiako Auzitegi Nazionalaren protagonismoa suspertzen ari direla, eta horretarako auzitegia xaxatzen ari direla. "Ahultasunetik eta arduragabekariatik ari dira, atzera bueltarik ez duen prozesuaren eta aro berriaren gurpiletan makilak jarriz", gaineratu du. Biak batera aritzea, gainera, ez dela kasualitatea adierazi du.

Miren Legorbururekin batera agertu da Moreno, egun hauetan Madrilen Segiko kideak izatea leporatuta epaitzen ari diren Oiartzualdeko (Gipuzkoa) hamasei gazteren aurkako epaiketa dela eta. Epaiketak kutsu politikoa duela esan du Morenok eta gaitzetsi egin ditu "errealitate berria oztopatu eta baldintzatzeko aurreikusita daudenak".

Ezker abertzaleak eszenatoki berri baterako pausoak eman dituela gogorarazi du: "Zergatik daude Estatua, Auzitegi Nazionala, PP eta PSOE hori oztopatu nahian?", galdetu du. Morenoren hitzetan horiek epe motzera ari dia, eta eztabaida "libre eta demokratikoaren beldur" dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.