18/98 auzia

PSOEk balizko bake prozesua baldintzatzeko erabili nahi ditu "auzi politikoak" AAMren iritzian

"Ilegalizazio estrategian oinarritutako makrosumarioetan" auzipetutako hainbat lagunen iritzian, PPk abiatutako bidea PSOErentzat baliagarri da. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkari Jon Enparatzak esan duenez, balizko bake prozesu baterako erabiltzen ditu PSOEk auzi horiek, "jende multzo handia xantaiarako erabiliz". 18/98+... plataformak astebururako deitu dituen elkarretaratzeetan parte hartzeko dei egin dute, eta abenduaren 1erako mobilizazioetara deitu.

2005eko azaroaren 24a
17:12
Entzun
Era berean, esan dutenez, "gerra apustuak jarraitzen duen artean, nekez lortuko da konponbide demokratikoa".

Horregatik, abenduaren 1ean mobilizazioetara dei egin dute. Eguerdian gazteei eta langileei egiten dietela deia esan dute, eta arratsaldean mobilizazioak egingo dituztela herri eta auzo guztietan.

Auzipetutakoei ekonomikoki laguntzeko kanpaina bat prestatzen ere ari direla azaldu dute prentsaurrekoan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deialdia egingo du sostengu ekonomikoa bultzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.