Politika

PSOEk ez duela gatazka konpontzeko gakoa onartzen iritzi dio Egibarrek

Joseba Egibar buruzagi jeltzaleak ez dio PSOEri behar besteko borondate politikoa sumatzen gatazka konpontzeko: irtenbidea lortzeko gakoa Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea onartzea dela iritzi dio, eta hain justu, horixe dela sozialistek onartzen ez dutena. Azkenaldiko kale erasoak gaitzetsi ditu, eta "etxekalte" aritzea egotzi dio ezker abertzaleari.

2006ko irailaren 26a
16:06
Entzun
"Gatazka konpondu ahal izateko gakoa hortxe dago: herri bat egon badagoela, eta, ondorioz, erabakitzeko eskubidea duela aitortzean", esan du Egibarrek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Alderdi politikook egin beharko genukeen hurrengo ariketa daaitorpen horren haritik erabakitze eskubidearen ariketa zehatza hitzartzea. Baina alderdi sozialistak horren aurreko guztia ere ez du onartzen", kritikatu du.

Kale erasoen agerpen eta ugaritzeaz ere aritu da Egibar, eta argi utzi du gaitzesgarriak iruditzen zaizkiola ekintza horiek. Ezker abertzeleari esan dio hori ez dela "kale borroka, etxekalte aritzea baizik".

Jeltzaleen iritziz datorren hautskundeetan EArekin batera koalizioan aurkeztea estrategikoa litzatekeela agertu du, baina EAren erabakia, koalizioa ez egitekoa, guztiz errespetatzen duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.