PSOEk beste garai batean gaudela esan zuela gogoratu du Zenarruzabeitiak: elkarrizketaren garaian. Horiek hitz politak izan direla iritzi dio, baina Euskadiri buruz duten jarrera ikusita, PPk eta PSOEk gauza berdina egiten dutela. Eztabaidarako momentua izaki, beraien proposamena mahai gainean jarriko zutela uste zuen, baina hala ez izana salatu du.
Sozialistek eztabaida komunikabideen bidez egitea ez zaio gustatzen, eta beraien proposamena egin eta legebiltzarrean eztabaidatu dezatela eskatu die, hori baita horretarako foroa: "Legitimoa da gure proposamena gustokoa ez dutela esatea, baina ze proposamen edo alternatiba dute?". Sozialistek estatutuaren erreforma eta haren kontsulta egitea eskaini dietela eta, beraiek horixe egiten ari direla dio: "estatutua hartu eta berriztatu".
Gainera, sozialistak gobernuan dauden lekuan estatutu aldaketak egin daitezkeela baieztatu du (Katalunia eta Andaluzia kasu), baina, EAEn ezin dela. "Ze demokrazia da hori?"
Kode penalaren aldaketa, logikoa
Sozialistek kode penala aldatu nahi dutela zabaldu du gaur El Correok (erreferendumak egiten dituenak ez zigortzeko eta ezta legez kanpoko taldeei diruz laguntzen dietenak ere). Lege hori onartu zenean sozialistak kontra azaldu zirela, eta orain aldaketa egitea logikoa dela dio, bakoitzak bere programa duelako.
Ekonomikoki urte antzuak
Urte hauek ekonomikoki antzuak izan direla esan zuen atzo Zenarruzabeitiak legebiltzarrean. Azken urteetan Euskadin egin diren gauzak Jaurlaritzaren ahaleginaren bitartez egin direla adierazi du, blokeo ugari egon direlako. Autogobernua maila politiko eta ekonomikoan aztertu behar dela, eta ekonomian konpetentzia gehiago behar direla.
Kontzertu ekonomikoaren kupoaren auzia konpontzeko sozialistek erakutsi duten jarrera egunkarien bidez jakin duela salatu du, baina, "harreman normal batekin" hobe konponduko direla uste du, hitzeginez, eta adosteko dagoen dena adostuz.
Euskal Herria
"PSOEk hitz polit asko" egiten duen arren, "Euskadiri buruz duen jarrera" PPren berdina dela dio Zenarruzabeitiak
Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Zenarruzabeitiak PSOEk eta PPk "Euskadiri dagokionean" jarrera berbera dutela uste du. Hala esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. PSOEk elkarrizketaren garaia definitu duen honetan, estatutuaren erreformarako proposamena aurkeztuko zutela uste zuen lehendakariordeak, baina, ez da hala gertatu. Eztabaida komunikabideetan egitea leporatu die sozialistei, eta Eusko Legebiltzarrean egiteko eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu