politika

PSOEren "arduragabekeria" salatu du Sortuk, Lasa eta Zabalaren aldeko omenaldian

Sozialistek gerra zikinean izandako erantzukizuna ukatzen jarraitzen dutela kritikatu du Joxean Agirre  Gipuzkoako Sorturen koordinatzaileak.

2013ko urriaren 19a
17:03
Entzun

Joxean Lasa eta Joxi Zabala desagerrarazi eta hil zituztela 30. urteurrena dela-eta ekitaldia egin du Sortuk Tolosan. Gipuzkoako koordinatzaile Joxean Agirrek «egia eta justizia» aldarrikatu ditu, eta jarrera aldaketa eskatu du «bizikidetza eta gatazkaren konponbidea» bideratzeko. Norabide horretan Agirrek ez du aldaketarik nabari sozialistengan, gerra zikinean izandako ardura ukatzen jarraitzen duelako.

Ezker abertzaleak "pausoak" eman ditu hamarkadotan izan duen erantzukizuna bere gain hartuta, eta gainerako alderdiei ere jarrera bera izateko eskatu die. "Etika faltsua" izatea leporatu die sozialistei,  "etikaren izenean" elkarrizketa oztopatzea, besteak beste, Jaurlaritzan. 

"Denon artean" bidea egiteko eskatu du, "nork bere gain hartuta dagozkion erantzukizunak". Ekitaldian Rufi Etxeberria, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena egon dira, Lasa eta Zabalaren senideekin eta lagunekin batera. 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.