Espainiako Gobernuaren osaketa

PSOEren eta EAJren artean akordioa lortzeko borondatea dagoela dio Estebanek

Bilera egin dute bi aldeek arratsaldean, eta "Euskal agendako gaiak" azaldu dizkio EAJk Sanchezen negoziazio lantaldeari.

PSOEko negoziazio taldeko kideak eta EAJkoak, gaurko bileran. J. P. GANDUL
Oihana Elduaien Uranga.
2016ko otsailaren 10a
07:33
Entzun

Ia bi orduz hizketan aritu dira EAJko eta PSOEko negoziazio taldeak, Espainiako Gobernua osatzeko akordiora bidean. Xehetasunei buruz ez dutela hitz egin esan du Aitor Esteban diputatu jeltzaleak, baina azpimarratu du bi alderdiek dutela ituna egiteko borondatea eta gogoa. Estebanek bilera osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, aurreneko kontaktua izan da gaurkoa, eta EAJri zein gai interesatzen zaizkion azaldu diete PSOEko kideei, "Euskal agendan zein gai dauden esan diegu". Bakea, elkarbizitza eta autogobernua dira gai horietako batzuk.

PSOErekin nahi du akordioa EAJk; PSOErekin bakarrik, Gobernu koalizioko kide izango liratekeen balizko alderdiekin nahastu gabe. Eta horretarako, beren asmoetan zer aldatu beharko duten ere jakinarazi diete jeltzaleek. Izan ere, Estebanek azaldu duenez, "politika zentralistak" aurrera eramateko asmoa ikusi dute PSOErengan. Batik bat gizarte gaietan autonomia erkidegoen esku dauden eskumen batzuk Madrilen eskuetara pasatzea nahi du PSOEk, Estebanen esanetan, eta horrekin ez daudela konforme ohartarazi diete gaurko bileran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.