Presoak

PSOEri presoen bizi baldintzak muturreraino eraman nahi izatea leporatu dio Askatasunak

Joxean Agirre eta Juan Mari Olano Askatasunako kideek agerraldia egin dute gaur, besteak beste, joan den asteburuko manifestazioen debekuei buruzko balorazioa egiteko. Euskal Herritarrek presoen eskubideen alde kalera irteteko eskubidea dutela nabarmendu dute.

2006ko irailaren 20a
19:22
Entzun
Askatasuneko Joxe Agirrek argitu egin du nork egin zuen joan den larunbaterako lehen manifestazio deialdia. Izan ere, prentsaurrekoa eman zuen joan den astean Askatasunak eta manifestazio haietan parte hartzeko deia luzatu zuten: “Bukaeran, Euskal Herriko bost hiriburutan deituta zeuden mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena egin genion euskal gizarteari, baina manifestazio haiek ez zituen Askatasunak deitu, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, baizik”.

Hori dela-eta, salatu dute Baltasar Garzon epailearen manifestazioak debekatzeko autoa “sumarioetako literaturan” oinarritzen zela. Izan ere, “berak idatzi zuen Askatasuna legez kanpo uzteko sumarioa”. Joxe Agirreren hitzetan literatura erabili du Garzonek, “euskal gizarteak iritzirako eta manifestazioarako duen eskubidea zapuzteko”. Erabaki horien “muinean” Espainiako Auzitegi Nazionalaren funtzioa ezkutatzen dela salatu dute. Auzitegi Nazionala “epaitegi politikoa” dela salatu eta Euskal Herriko agertoki politkotik desagertu behar duela exigitu dute.

Garzonen debekuaren ostean, AMMko bi abokatuk deialdi berri bat egin zuten. Askatasunaren arabera, “aurrekariak kontuan hhartuz, beste lelo batzuekin eta beste ordutegi batekin” egin zuten deialdia Joseba Agudo eta Arantza Zulueta abokatuek. Bigarren deialdi hura Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu zuen “Garzonen autoaren irakurketa extensiboa eginez”. Javier Balza Herrizaingo sailburuak “bi manifestazioetako leloek eta ordutegiek bat egiten zutela esan zuen”. EAJk, “epaileak esandakoaren gainetik” bere argudiaok bilatu zituen Askatasunaren irudiko manifestazioak debekatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.