PSE-EEk aurkeztu duen testuan gogora ekarri du egun 60 hedabide baino gehiago ari direla euskara hutsean, eta aintzat hartu behar dela haien jarduna. Datuek, ordea, ez dutela horrelakorik erakusten deitoratu du. Talde sozialistako ordezkarien arabera, EITBko medioetan egiten diren iragarkiak aparte utzita, publizitate instituzionalaren %3 bakarrik bideratzen da hedabide horietara, eta horregatik hartu behar dira neurriak egoera aldatzeko.
Jon Azkue legebiltzarkideak oroitarazi du legez ezarrita dagoela publizitate instituzionala egiteko orduan euskara lehenesteko irizpidea, baina ez dela betetzen, eta horregatik dela "zinetan urria" egungo portzentajea.