6 puntu
•Drogak. Litroko 0,50 mg baino alkohol tasa handiagoz edo legez kanpoko drogen eraginpean gidatzea; proba ez egitea.
•Abiadura. Gehienezko muga %50ean gainditzea; radarrak atzemateko gailuak izatea;kontrako bidean joatea; abiadura mugagailuak aldatzea...
•Atsedena. Gidatzeko gehienezko aldia %50 gainditzea edo atseden denbora %50 moztea.
4 puntu
•Drogak. Litroko 0,25 eta 0,50 mg arteko alkohol tasa izatea.
•Abiadura. Gehienezko muga orduko 40 kilometroan baino gehiagoan gainditzea.
•Baimenak. Ibilgailu horri dagokion baimenik gabe gidatzea; baimena kenduta gidatzea.
•Maniobrak. Seinaleei kasu ez egitea, toki arriskutsuetan aurreratzea, tarterik ez uztea...
3 puntu
•Maniobrak. Norabidea aldatzea debekatutako lekuan.
•Segurtasuna. Gerrikoa ez jartzea, sakelakoa erabiltzea.
•Abiadura. Gehienezko muga orduko 31-40 kilometroan baino gehiagoan gainditzea, ez bada %50ean gainditzea.
2 puntu
•Abiadura. Muga orduko 21-30 kilometroan gainditzea.