Puntuz puntu

2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
AMAIA AZKUEREN HILKETA

Desagertzea. Zarautzen denda batean ikusi zuten azkenekoz, martxoaren 16an, asteazkenarekin, 13:00etan. Haurren bila ikastetxera ez zen joan, eta bazkaltzera ere ez, eta desagertu egin zela salatu zuten polizia etxean. A-8 autobideko ordainlekuko kamera batek hartu zuen Azkueren autoaren irudia, 13:20 aldera. Andrearen ondoan gizonezko bat ageri da irudietan; hiltzailea, ustez.

Gorpua. Paseoan zebiltzan pertsona batzuek aurkitu zuten emakumearen hilotza, Nuarben, Ibai-Eder lakuan. Arratsaldea zen, 17:20. Indarkeria arrasto nabariak zituen gorpuak: kolpe handiak buruan eta aurpegian, eta hankak eta eskuak, lotuta. Arropaz betetako poltsa bat ere bazegoen.

Dirua. Hil zuten egun berean, 300 euro atera zituzten Amaia Azkueren kontutik, haren txartelarekin. Azpeitiko sukurtsal batean egin zuten operazioa.

Ibilgailua. Bi egunen buruan, ostiralarekin, emakumearen autoa aurkitu zuten. Loiolako aparkaleku batean zegoen. Lokatza ageri zuen, eta Nuarbera gorpua eramateko erabili zutela susmatu zuen Ertzaintzak.

Hipotesia. Autoa aurkitu zuten egun berean Azkueren kontutik dirua ateratzen saiatu ziren berriro. Zarautzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu. Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak esan zuen lapurreta zela hipotesi nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.