POLITIKA

Quirogak "Rajoyren aurrean eragiteko ahalmena" eskaini dio Urkulluri

PPko EAEko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaria elkartu dira gaur. "Sintonia handia" izan dute biek, Quirogaren esanetan.

2013ko ekainaren 10a
13:58
Entzun

Ekonomia gaietan "Rajoyren aurrean eragiteko ahalmena" eskaini dio gaur Arantza Quiroga PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.

Ordu eta erdi iraun du bilerak, eta agerraldi bat egin du ondoren Quirogak. Esan duenez, "sintonia handia" izan dute biek egoera ekonomikoa aztertzean. Gai horretan, Quirogak eskatu dio hitzarmenak ez daitezela izan "unean unekoak" ezta "larrialdi parlamentarioen" araberakoak ere; "haratago" doazen akordioak egiteko, ordea, PPren konpromisoa eskaini dio.

EAEko PPko presidente izendatu berri dute Quiroga, eta ordezkari politiko ia guztiekin biltzeko asmoa du; ez, ordea, EH Bilduko bozeramaile Laura Mintegirekin, iritzita "bidea" egin behar duela "alderdi erabat demokratikoa izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.