Quirogak uste du erreskatea eskatu aurretik Espainia "ihesean" ibili dela

2012ko ekainaren 11
13:02
Entzun

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak gaur goizean Radio Euskadin adierazi du Espainiak erreskatea eskatu aurretik egin duena "aurrerantz egindako ihesaldia" dela, eta Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentea hartu beharreko neurriak hartzen ari dela uste du. "Errealitatea onartzen ez denean denbora erosten da, baina errealitatea azaleratu egiten da azkenean", esan du.

Raxoiren gobernuarengan "konfiantza" izan behar dela berretsi du, eta hark duela aste batzuk egindako adierazpenak izan ditu hizpide egoera azaltzerakoan: "Zortzi ebakuntza egin behar dizkioten gaixoari gogorra egingo zaio laugarrenean doanean. Baina indarra izan behar dugu, gugan sinetsi, eta irtengo gara honetatik", adierazi du Quirogak.

Raxoi Espainia-Italia Eurokopako partidara joatearen inguruan adierazi du egiten duena egiten duela, kritikatua izango zela: "Joaten bada gaizki, eta ez badoa, okerrago. Sakonean dagoena da Raxoi kritikatzeko aitzakia bilatzea".

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariaren inguruan esan du gobernua kudeatzeari "utzi" egin diola, eta salatu du ez dituela beharrezko hainbat neurri hartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.