Rabanerak dio Nekazaritza Ministerioa jarriko duela PPk

2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Ramon Rabanera Arabako Senaturako zerrendaburuak ziurtatu du Mariano Raxoik Espainiako Nekazaritza Ministerioa berreskuratu nahi duela, Europako Batasunean lehen sektorearen interesen alde hobeto egiteko asmoz. Rabanerak aitortu du sektoreak kezka handiz bizi dituela krisiaren ondorioak, eta salatu du EBko azken Nekazaritza Politika Bateratua ez dela bertako laborarien interesen aldekoa. Haren ustez, PSOEko gobernuak ez ditu behar beste babestu. Era berean, adierazi du PPk Espainiako Gobernuan zein Arabako Aldundian izan denean nekazaritzak «urte onenak» izan zituela, eta alde horretatik, Jose Maria Aznarren gobernuaren lana goraipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.