Mendebaldeko Sahara

Rabatek, oraindik, 13 preso politiko sahar atxilotuta dituela jakinarazi du Frente Polisarioak

Joan den larunbatean preso politiko saharar guztiak askatuko zituela iragarri zuen Mohamed VI.a Marokoko erregeak. Atzo goizaldean utzi zituzten aske baina ez guztiak. Izan ere Rabatek oraindik 13 preso politiko saharar atxilotuta dituela jakinarazi du Fronte Polisarioak. Igande goizaldean aske geratu ziren preso politikoei ongi etorria egiten ari zirenean Marokoko Poliziak aske geratu berriei, senideei eta bertan zeuden sahararrei eraso egin zietela salatu du Fronte Polisarioak.

2006ko apirilaren 24a
19:16
Entzun
Besteak beste giza eskubideen aldeko ekintzaile Brahim Dahane, Ali Salem Tamek eta Sidi Saily geratu ziren aske igande goizaldean. Ongi etorrian parte hartzen ari zirenei indarrez eraso egiteaz gain, aske geratu berriak ziren presoen etxeetara joan ei zen Marokoko Polizia. Berria.info-k jakin ahal izan duenez kolpeak eman zizkieten eta borraz jo zituzten.

Era berean, Mohamed VI.a erregeal nazioarteko presioei erantzuteko eman ditu indultuak Fronte Polisarioak azaldu duenez. Oraindik, baina, Marokok ez du emandako hitza bete 13 preso politiko sahararrek atxilotuta jarraitzen baitute.

Hona hemen igande goizaldean aske geratu ziren preso sahararren zerrenda (politiko eta arruntak):

1. ALI SALEM TAMEK

2. BRAHIMDAHAN

3. SAYELISIDIABDAL-LAMEKI

4. HASSANNA ELHAIRACH

5. BOUAMOUD MOHAMED SALEM

6. DAOUD OMAR

7. HASSANNA ELMEKI

8. TAHLIL MOHAMED

9. BOUDDA MHAMED BOUDDA

10. LABRAS MUSTAFA HOSSEIN EMBAREK

11. LABRAS BRAHIM MOHAMED MAHYUB

12. LUCHAA LEHSSEN BAHIYA

13. ATHMAN DAH ATNAKHA

14. MACHKOUR BACHIR

15. TARGUI MAELAININ AHMED MOHAMED

16. ECHAIN MOHAMED HASSAN EMBOIRIK

17. AIT ABEILOU BRAHIM HOSSEIN EMBAREK

18. INYURNI BAHA MOHAMED SAILAMOU

19. LEGHZAL TAHER MOHAMED HAMOU

20. AMAIDAN CHEIJ BACHIR MAULUD

21. HADDI MAULUD ALIYEN LEHBIB

22. TANYI EDDAHA

23. LANSARI MOHAMED SALEMAHMED ELABD

24. HAFIDIABDELMOULAHAFED

25. ISMAILI MOHAMED EMBAREK

26. ERGUIBI SALEH

27. HOSSEIN MOHAMED ELISAOUI

28. HOSSEINALYALAOUI

29. AHMED MAHMUD HADI ELKAINNAN

30. HADI CHERIF AHMED FAL

31. ALAMIN SAHEL

32. DREIWICHBACHIR

33. CHEGRAOUIBACHIR

34. BEN JALOUNMOKHTAR

35. TALEB JOUAMII

36. SBAIYAMEA SALEK AIL-LAL

37. DARYA MOUSTAFA

38. BOUFOUS MOHAMED

Hauek, berriz, oraindik preso dituztenak:

39. HASSAN ABDELAHI

40. AHMED SIDI ELMOUSAOUI

41. HMADA MAHMOUD DADDI

42. NAYI BACHIR

43. BOUREGAA OMAR

44. BANKA CHEIJ

45. JERCHI WAISSI

46. TAMEK MOHAMED

47. KAYOUT BRAHIM

48. MANSOURI IDRIS

49. RGUIBI KHLIFA

50. HAMDI LABIAD

51. MOUSTAFA LEKRIMI
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.