Sei hilabete dira Rafa Diez Usabiaga El Duesoko espetxetik irten zenetik. Sortuko Orientazio Estrategikorako arduraduna da gaur egun. BERRIAk igandean argitaratuko du Diezi eginiko elkarrizketa. Solasaldi horretan esandako batzuk dira honakoak:
- "Estatutik datorren erasoaldia ikusita, bidegurutze batean gaude, duela 43 urte bezala. Egun, erreforma bat egiten bada, izango da kontraerreforma bat, eta garai hartan haustura zena euskal demokraziaren edo burujabetzaren hautua da gaur egun".
- "Pentsatzen dugu ikuspegi mesianiko batekin lortuko dela independentismoa gehiengo izatea? Dialektika bat behar da".
- "Bateragarria izan behar da herri bezala dugun erronka hau beste kultura politiko eta esparru sindikal eta sozial batzuekin konpartitzea, eta nork bere planteamendu estrategikoa defendatzea. Hori bateraezin gisa aurkeztea ez dut ulertzen".
- "[Presoen alorrean] denok batera egin behar dugu bultza: instituzioek, eragile politiko eta sozialek... ez dugu lehiatu behar protagonismo terminoetan".