Rafael Vera Segurtasun Estatuko idazkari ohia zazpi urteko kartzela zigorra betetzen ari da Segoviako (Espainia) espetxe batean "diru bereizien" kasuagatik. Espetxean jasan duen bakarraldi egoerek beheraldia eragin diote, eta astean 24 orduz kartzelatik irteteko baimena lortu du; egunero sei orduz irtengo da, astelehenetik ostegunera.
Segoviako espetxeko Tratamendu Batzordeak espetxeratua bigarren mailan mantenduko duela esan du, baina espetxeko araudiko 100. artikulua aplikatzea erabaki du. Artikulu honek, presoei tratamendu egitasmo bat izateko aukera ematen die.
Kartzelak Verari egin zaizkion mediku txostenak izan ditu kontutan. Hauen arabera, presoak bizi duen egoerak fisikoki eta mentalki eragin dio, eta "leundu beharreko hondatze prozesu bat sortarazi dio".
Politika
Rafael Verak astean 24 orduz kartzelatik kanpo egoteko baimena lortu du, "depresioagatik"
Rafael Vera Espainiako Segurtasun Estatuko idazkari ohiak astean 24 orduz kartzelatik ateratzeko baimena lortu du, depresioa duela argudiatuta. Astelehenetik ostegunera egunean sei orduz irtengo de espetxetik, guztira astean 24 ordu egingo dituelarik. Vera 'diru bereizien' kasuagatik espetxeratu zuten, eta bertan pasatako bakarraldi egoerek depresioa eragin diote Espainiako espetxe erakundeetako iturriek azaldu dutenez . Zazpi urteko kartzela zigorra betetzen ari da Segoviako (Espainia) espetxe batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu