Erreakzioak

Rajoy: "Estatuak ez die uko egingo bere mekanismo politiko eta juridiko guztiei"

jon olano
2015eko urriaren 27a
19:43
Entzun

Junts Pel Sik eta CUPek errepublika katalana eratzen hasteko adierazpena adostu ostean, agerraldia egin du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Ziurtatu du adierazpen horrek ez duela eraginik izango, eta hitzeman "Auzitegi Konstituzionalaren tresna guztiak" erabiliko dituela horretarako.

"Aurrean dituzte legea eta hura betetzeko prest dagoen gobernua", ohartarazi du Rajoyk: Ni Espainiako Gobernuko presidente naizen artean Espainia herritar aske eta berdinen nazio izango da". Eta gaineratu: "Nik beti ulertu dut politika elkarrizketatik eta moderaziotik, baina nire herrialdearen, burujabetzaren, demokraziaren eta Espainiako herri guztien elkarbizitza armonikoaren defentsa egingo dut".

Neus Munte Kataluniako Gobernuko bozeramaileak Rajoyren "mehatxuak" kritikatu ditu, eta ohartarazi du gobernuak "mandatu demokratikoa errazteko" lanean ari dela. Halaber, "demokrazia eta adierazpen askatasuna" ez errespetatzea egotzi dio Rajoyri, Junts Pel Si eta CUPen adierazpena kritikatzeagatik.

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak, berriz, Euskal Herriari erreparatu dio: "Gero eta argiago dago aitzakirik ez dagoela. Argi hitz egin behar zaio gizarteari. Indar subiranistak metatzeko, Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat akordioak eraikitzeko unea da, gure bide propioa, unilaterala, egiteko unea da".

"Edo txikira jokatzera mugatzen gara edo handiko erronka bultzatzen dugu. Bata ala bestea; ez dago erdiko biderik gure nortasuna eta erabakitzeko eskubidea onartzen ez duenarekin", erantsi du Uberak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.