Rajoy: "Nafarroa foruduna eta espainiarra izatearen alde lan egiten dut"

jon olano
2014ko otsailaren 26a
12:16
Entzun

Egiaztatzaileek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu izanaz, Rajoyk ez du hitz egin, "ez duelako merezi". Konponbide bakarra "ETA desegitea" dela erantsi du: "Hain zaila da? Zergatik ez diozu eskatzen? Zerbait eman behar al diogu trukean? Zergatik eman behar diot zerbait trukean? Zer eman behar diot?".

Xabier Mikel Errekondori, berriz, galdetu dio ea aztertu duen iraganean zer egin duen: "Galdetu al diozu zeure buruari nor zaren eta zer babestu duzun?". Rajoyk esan dio ezin duela "demokrazia, askatasun eta giza eskubide leziorik" eman eta egin dezakeen ekarpen onena ETAri desegiteko eskatzea dela.

Carlos Salvadorri, berriz, ihardetsi dio "Nafarroa foruduna eta espainiarra" izatearen alde lan egiten duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.